Entradas

3. GAIKO EMANGARRIA

Imagen
                                      PRAKTIKA ON BATEN DISEINUA 3.Gai honetan praktika on bat zer den eta haren planifikazioaren inguruan lanketan aritu gara. Horrela, taldeka praktika on baten diseinua egin dugu eta horren ostean, web bat sortu dugu wix-ekin. Planifikazioaren aurkezpena genially-ren bitartez egin dugu (irudiak azpian atxikita daude) eta web orria, esan bezala, Wix-en bidez (irudi hauek ere behean atxikita). Web orriaren e steka :  https://aetxeberriad.wixsite.com/uama Genially-ko aurkezpena: Gure web orria: Aurkezpen orria Saioen azalpena Jokoak Gehigarriak Behin aurkezpenak egin eta gure lanaren feedback-a jasota, hausnarketa aldirako unea da. Hasteko, esan beharra dago, ez dela erraza praktika on bat diseinatzea, denbora eta helburu zehatz eta mugatu batzuk baititugu. Hala eta guztiz ere, dibert...

7.PRAKTIKA

                                                                                                                                                   PRAKTIKA ON BATETARAKO DEKALOGOA         IKT-n praktika on eta eraginkorren hitz egin ostean, irakasleak, egoera desberdinak banatu dizkigu talde bakoitzari, talde bakoitzak dekalogo bat idaztea helburu izanik. Guri tokatutako egoera zera da: Praktika on bat gizarte zientzietan LH6 . Kontuan izanda 6.mailako umeak direla, erraztasun edo alde positibo hori daukagu ikasleek IKT-ak neurri batean ezagutuko dituztelako eta hain ezezaguna egingo ez zaielako. G...

6.PRAKTIKA

Imagen
           Gaurko klasean momentuz emandako teoriari errepaso txiki bat eman diogu eta ondoren TPACK eta SAMR ereduetan murgildu gara, hauen nondik norakoak azaldu eta ulertu nahian. Nahiz eta hasieran abstraktu edo ulertzeko oso errazak ez izan, azkenerako ulertzea lortu dugu. Gainera, Bloomen taxonomiaz hizketan ere aritu gara, eta kontzeptu horiek barneratzeko, irakasleak, SAMR eredua eta Bloomen taxonomia infografia batetan uztartzea eskatu digu. Hona hemen aipatutako infografia eta bere azalpena.              Infografia honetan, SAMR eredua eta Bloomen taxonomia harremanetan jarri ditugu. SAMR ereduan bereizten diren lau atalak (ordezkapena, handipena, modifikazioa eta berdefinizioa) idatziz adierazi ditugun arren, Bloomen taxonomian ageritako hitzak (gogoratzea, ulertzea, aplikatzea, analizatzea, ebaluatzea eta sortzea) irudi bidez adieraztea aproposa iruditu zaigu. Bien behetik goranzko norantza errespetatuz,...

5.PRAKTIKA

             IKTekin loturiko arazoak ikusi ostean, irakasleak talde bakoitzari arazo bat zehaztu digu, non guk arazo horrekin nola jokautko genukeen eta lortu nahieko helburuak adierazi behar genituen. Gure egoera bideo baten bidez azaldu dugu eta nahiz eta bideo hau montatzen arazo edo zailtasun batzuk izan, lortu dugu lana aurrera ateratzea. Espero dut bideoa ikustea posible izatea eta formatu kontuengatik arazorik ez izatea. Hala ere, bideoan egindako eta azaldutako guztia hitzez azalduta utziko dut badaezpada ere. Egoeraren azalpena : Laurak LH6 lan bat plagiatu du. Bere gurasoek internetetik ideiak besterik ez dituela hartu esaten dute. Arazoa definit u: Cybercheating kasu baten aurrean gaude, lan baten plagioa baita arazoaren muina. Helburuak ikasle eta gurasoekin: Gurasoei jakinaraztea internetetik ideiak hartzea ez dela gauza txarra, guztiz kontrakoa, baina ideia horiek dauden moduan lanean txertatzea ez dela zilegi. Ikasleak lan...

4. PRAKTIKA

                                                                                                         GLOSATEGIA            Etxean segurtasun eta segurtasun ez horrek dakartzan arazoen inguruko bi testu irakurri ostean, "La iniciación del menor en la infracción 2.0" eta "Impacto de las tecnologías de la información y comunicación", zenbait termino akademiko azpimarratu ditugu. Horiek, gure bizitzan oso presente egon arren, asko ez ditugu ezta ezagutu ere egin momentura arte, eta ondorioz, termino bakoitza definitu eta glosategi bat sortzeko eskatu digu irakasleak. Hona hemen gure taldeak sorturikoa: Sexting: Eduki sexualak boluntarioki mezu bidez zabaltzea, gaur egun, batez ere What...

2.GAIKO EMANGARRIA

Imagen
        Gaurko klasean norberaren ikasteko inguru pertsonalaren inguruan hizketan aritu gara (PLE) eta Symbaloo programarekin norberak bere PLE-a sortu du.           Berde argiz dagoen blokea informazioa jasotzen dudan iturriena da. Bertan hainbat egunkari ikus ditzakegu bai euskarazkoak zein gaztelerazkoak. Ingelesezko pare bat ere jarri ditut, bada, "TED" webgunean hizketaldi oso interesgarriak publikatzen dituzte ingelesez eta sarritan ikusi ohi nituen. "CNN" egunkaria irakasle batek irakurtzera gonbidatu gintuen eta ordutik, "Facebook"-en jarraitzen dut, interesgarriak diren albisteak irakurtzen ditudan bitartean. "Twitter"-a ere kontsumitzen dut baina ez dut nire bizitza edo nire ideiak konpartitzeko erabiltzen, gainontzeko jendearen pentsamendu zein berriak irakurtzeko soilik erabiltzen baitut.          Berde ilunagoz agertzen direnak, arazoak sortzen zaizkidanean jotzen ditudan iturriak dira. Edozein z...

3.PRAKTIKA

        Irakurgai batzuk irakurri ostean, taldean aurkezpen batzuk egin ditugu guztiak IKT-en inguruan noski! Orokorrean, konpetentziez hitz egitea ez zait lan erraza egiten bada nahiko kontu abstraktoak iruditzen zaizkit. Hala eta guztiz ere, honen inguruko gogoetatxo bat egiten saiatuko naiz.       Konpetentzia digitalaz ari garenean hiru atal bereiz genitzake: Trebetasun teknologikoa, ikaskuntza- jakintza eta herritartasun digitala. Hauek guztiak modu egokian aurrera ematerako unean digitalki konpetenteak garela esango genuke. Honekin zera esan nahi dugu laburrean; batetik, gailuak ulertu, informazioa antolatu eta IKT-en bidez besteekin komunikatzeko gai garela. Bestetik, pentsamendu kritikoa dugula, eta informazioa ikerketetarako erabili zein tratzeko ahalmena dugula baita informazio iturri desberdinen artean hautatzeko gaitasuna, fidagarriak ez diren horiek alboratuz. Azkenik, norberak autonomoki bere pribatutasuna babestu eta proiektu pr...