3.PRAKTIKA
Irakurgai batzuk irakurri ostean, taldean aurkezpen batzuk egin ditugu guztiak IKT-en inguruan noski! Orokorrean, konpetentziez hitz egitea ez zait lan erraza egiten bada nahiko kontu abstraktoak iruditzen zaizkit. Hala eta guztiz ere, honen inguruko gogoetatxo bat egiten saiatuko naiz.
Konpetentzia digitalaz ari garenean hiru atal bereiz genitzake: Trebetasun teknologikoa, ikaskuntza- jakintza eta herritartasun digitala. Hauek guztiak modu egokian aurrera ematerako unean digitalki konpetenteak garela esango genuke. Honekin zera esan nahi dugu laburrean; batetik, gailuak ulertu, informazioa antolatu eta IKT-en bidez besteekin komunikatzeko gai garela. Bestetik, pentsamendu kritikoa dugula, eta informazioa ikerketetarako erabili zein tratzeko ahalmena dugula baita informazio iturri desberdinen artean hautatzeko gaitasuna, fidagarriak ez diren horiek alboratuz. Azkenik, norberak autonomoki bere pribatutasuna babestu eta proiektu propioak IKT-en bidez aurrera gai emateko dela ere adieraziko dugu.
Hau guztia bete ezkero pertsona bat digitalki konpetentea dela esan genezake, baina zein da gizarte honetan digitalki konpetente izatearen garrantzia? Erabatekoa. Gizartea etengabe aldatuz doa, berrikuntzak txertatuz doa eta teknologiak geroz eta indar handiagoa du garai hauetan. Horregatik, oso agrrantzitsua izangoa da haurrei zein helduei eremu digital batean ikaskteko edo formatzeko aukera ematea, ahalik eta konpetenteen izan daitezen. Hori ahalbidetzeko irakasleen lana funtsezkoa izango da beraiek (gu) izango baikara erabilera hori sustatzearen erantzule.
Norberaren ikasteko inguru pertsonalari dagokionez (PLE), IKT-ek ere izango dute euren lana eremu horretan. Aurretik aipatu bezala gizartean geroz eta dimentsio handiagoa hartzen ari dira eta zuzenean eragingo du pertsona bakoitzaren ikasteko inguruari. Sarean liburutegi unibertsal bat dugula esan genezake non mota ezberdinetako informazioa biltzen den, iturri ezberdinetakoa kasu batzuetan oker egon daitekeena. Oso garrantzitsua izango da sarean aurki dezakegun informazio mordo horretatik benetan guri interesatzen zaiguna erabiltzea eta hori ahalbidetzeko badira zenbait web orri segurtasun eta fideltasun hori bermatzen digutenak, aldiz, badira beste batzuk jendeak nahi duena idatz dezaketenak eta horien erabilera sarritan arriskutsuegia izan daiteke.
Norbanakoaren pribatutasuna ere aipatu beharra dago, izan ere, gaur egun asko erabiltzen ditugu "Instagram" "Facebook" edota interneten bidez erosketak egiteko hainbat orrialde. Kontuan izan behar dugu bertan ematen dugun informazioa sarean gera daitekeela eta gure kontra erabilia izan diatekeela, beraz, tentu handiz ibili beharko dugu gure identitate digitalarekin sarean erakutsita geratzen baita. Digitalki konpetente den pertsona batek orrien arau eta legeak ezagutuko ditu eta ez du modu errazean berari buruzko informazioa eskegiko nahiz eta jende ugarik azkar egin nahiagatik zenbaitetan gure informazioa ematen dugun benetan arrisku horietaz jabetu gabe.
Nik pertsonalki sarritan sartu izan ditut nire datu pertsonalak webgune desberdinetan erregistratzeko eta ez dut birritan pentsatu zer egin zezaketen nik ezarritako informazioarekin nahiz eta aurki ditzaketen arriskuez konziente izan. Informazio iturriak kontrastatzen aldiz nahiko trebea naizela esango nuke, hautaketa erraz egiten dudala eta normalean asmatzen dudala. IKTen bidezko komunikazioan ere arazoren bat topa dezakedan arren, orokorrean, ondo moldatzen naizela adieraziko nuke nahiz eta egia esan behar badut, tresna edo aplikazio berberak erabili normalean. Interneten bidez egin beharreko gestioak egiten ere moldatzen naizela adieraziko nuke (administrazio kontuak, ordua hartzeko kontua...)
Ondorioz, guzti hau laburtuta ikasle konpetenteen beharra bistakoa dela esango nuke, eta batez ere digitalki konpetente diren horiena, mudnua eraldatuz baitoa eta eraldatuz joango baita eta horren neurrira zein abidurara joateko IKT-en bidezko lanketa ezinbestekoa izango baita.