3. GAIKO EMANGARRIA
PRAKTIKA ON BATEN DISEINUA
3.Gai honetan praktika on bat zer den eta haren planifikazioaren inguruan lanketan aritu gara. Horrela, taldeka praktika on baten diseinua egin dugu eta horren ostean, web bat sortu dugu wix-ekin. Planifikazioaren aurkezpena genially-ren bitartez egin dugu (irudiak azpian atxikita daude) eta web orria, esan bezala, Wix-en bidez (irudi hauek ere behean atxikita).
Web orriaren esteka: https://aetxeberriad.wixsite.com/uama
Aurkezpen orria
Saioen azalpena
Jokoak
Gehigarriak
Behin aurkezpenak egin eta gure lanaren feedback-a jasota, hausnarketa aldirako unea da. Hasteko, esan beharra dago, ez dela erraza praktika on bat diseinatzea, denbora eta helburu zehatz eta mugatu batzuk baititugu. Hala eta guztiz ere, dibertigarria eta aberasgarria izan da lan hau aurrera eraman eta gure etorkizuneko errealitatera hurbilketa bat egitea. Ikaskideek emandako gomendioetatik, Genially-n egindako aurkezpena bisualagoa egitea hobe zela ondorioztatu dugu; letra gehiegi dago eta Geniallyk ematen dituen alderdi dinamikoago horiek txerta genitzakeen aurkezpena alaiagoa eta bisualagoa izan zedin. Hala ere, bertan zein web orrian azaldutako informazioa osoa eta zentzuduna zela azpimarratu digute, eta azken batean horrek bete gaitu gehien, gure lanaren oinarri eta funtsak mamia izateak. Gustora gelditu gara egindako lanarekin betiere gogoan izanda hobetzeko alderdiak daudela eta hurrengorako horiek gogoan izan behar ditugula.













Comentarios
Publicar un comentario