6.PRAKTIKA

          Gaurko klasean momentuz emandako teoriari errepaso txiki bat eman diogu eta ondoren TPACK eta SAMR ereduetan murgildu gara, hauen nondik norakoak azaldu eta ulertu nahian. Nahiz eta hasieran abstraktu edo ulertzeko oso errazak ez izan, azkenerako ulertzea lortu dugu. Gainera, Bloomen taxonomiaz hizketan ere aritu gara, eta kontzeptu horiek barneratzeko, irakasleak, SAMR eredua eta Bloomen taxonomia infografia batetan uztartzea eskatu digu. Hona hemen aipatutako infografia eta bere azalpena. 


            Infografia honetan, SAMR eredua eta Bloomen taxonomia harremanetan jarri ditugu. SAMR ereduan bereizten diren lau atalak (ordezkapena, handipena, modifikazioa eta berdefinizioa) idatziz adierazi ditugun arren, Bloomen taxonomian ageritako hitzak (gogoratzea, ulertzea, aplikatzea, analizatzea, ebaluatzea eta sortzea) irudi bidez adieraztea aproposa iruditu zaigu. Bien behetik goranzko norantza errespetatuz, gure infografia sortu dugu. Ordezkapena gogoratzea eta ulertzen hastearekin lotu ditugu, handipena ulertzen eta apilkatzen hastearekin, modifikazioa analizatu eta norbera ebaluatzen hastearekin eta azkenik, berdefinizioa  guztiz ebaluatu eta sortzearekin.



Comentarios

Entradas populares de este blog

3. GAIKO EMANGARRIA