7.PRAKTIKA
PRAKTIKA ON BATETARAKO DEKALOGOA
IKT-n praktika on eta eraginkorren hitz egin ostean, irakasleak, egoera desberdinak banatu dizkigu talde bakoitzari, talde bakoitzak dekalogo bat idaztea helburu izanik. Guri tokatutako egoera zera da: Praktika on bat gizarte zientzietan LH6. Kontuan izanda 6.mailako umeak direla, erraztasun edo alde positibo hori daukagu ikasleek IKT-ak neurri batean ezagutuko dituztelako eta hain ezezaguna egingo ez zaielako. Gizarte zientzietaz ari garenez, garrantzi handia eman diegu errealitateko gaiei, gure munduan eragina duten gertakizunen jabetzari eta informazio bilaketa horri. Hori guztia, IKT-ekin erlazionatzen saiatu gara, betiere praktika on hori aurrera ematearen printzipioez jarrika. Hona hemen gure dekalogoa:
- Kontuan izan IKT-ek berez ez dutela irakaskuntza zein ikaskuntza prozesua hobetzen. Horietaz baliatu behar dugu, baina prozesu horretan IKT-ak sartzeak ez du ziurtatzen hobekuntzarik. Esaterako, zenbait kasutan IKT-en erabilera ez da beharrezkoa izango, nahiz eta sarritan erabilera hori fortzatu edo indarrean sartuko den. Hobe da benetan interesgarriak diren jardueretan zentratzea IKT-en erabilera, eta ez egiten diren ariketa guztietan.
- Irakasle batek ikasgaia prestatzean eta IKT-ak prozesu horretan txertatzean, beti buruan izan beharko du zer ikasiko duten ikasleek eta zein neurritan diren baliagarriak IKT-ak kasu horretan.
- Haurrak esperientziak bizi behar ditu, horretarako, IKT-ak bidelagun izango ditu, beti ere, horiek erabiliaz ikasiz eta gauzak eginez, esperientzia hartuz. Esaterako, aurretik duten ezagutza mapa kontzeptualen, edo ardatz kronologikoen bitartez plasmatzen eta irudikatzen ikas dezkete. Esaterako Aro Modernoan edo Historiaurrean gertatutako gertakari desberdinak ardatz kronologiko batean bil ditzakete, baita beraien bizitzan izandako gertakari garrantzitsuenak ere.
- Arlo hau proiektu bidez lantzea interesgarria iruditzen zaigu, eta IKT-en erabilerak proiektu horiek aberastuko ditu. Batetik, informazioa bilatu eta kontrastatu beharko dutelako. Bestetik, proiektu horiek amaitu ostean taldean aurkezpenak egin beharko dituztelako. Azkenik, gizarte zientziez ari garenez, mediara jotzeko tresna baliagarriak izango dira momentuan gertatu diren berrien inguruan irakurtzeko edo gaurkotasuna duten gaiez informatzeko.
- Pedagogia arloaren, teknologia arloaren eta edukien arteko nahasketak, ondorio berritzaile, eraginkor eta esanguratsuak ekarriko ditu hezkuntzaren arloan. Horrela gizarteko arloa teoria hutsa izatetik praktikoagoa, entreteniagarriagoa eta ikasketarako eraginkorragoa izatea lortuko da.
- Kontuan izan behar dugu, IKT-ak tresna soilak direla, gure benetako helburua gizarte zientzien inguruan ikastea izango da, eta ez IKT-etan zentratzea. IKT-ak gizarte zientzien inguruko informazioa arakatu, planifikatu zein antolatzeko baliabideak izango dira besteak beste, baina beti gogoan izanez gure helburu nagusia zein den.
- IKT-ak bakarkako lanetarako erabilgarriak diren arren, taldeko lanetan ere oso baliotsuak izango dira, komunikatzeko garaian bereziki. Informazioa bilatu behar baldin badute iturri gisa erabiliko dituzte IKT-ak, eta ondoren lana konpartitzeko eta etxetik ere ikusi ahal izateko. (Drive, Gmail…) Gainera, gaur egungo gizartean taldean lan egiten jakitea ezinbestekoa da eta irakasleak hori buruan izan beharko du etorkizuneko gizarterako prestatze aldera. IKT-ek aukera hori ematen dute, taldean lanean aritzeko, eta hori probestu behar da.
- Bide batez, IKTen zeharkako erabilerarekin, haurrak inguruarekiko kritikoak izaten eta euren burua eta ingurunea babesten ikasiko dute. Nolabait beraien identitatea babestu beharko dute kalterik jasan ez dezaten eta babes hau gizartean islatzea helburu litzateke. Gizartean segurtasun falta honek dakartzan arazoez jabetzea ere ezinbestekoa izango da, pribatutasun horri haurrek euren kabuz duen garrantzia ematea.
- Gaur egun indarrean dauden gaiak lantzea eta horietaz kontzientziatuta hitz egitea garrantzitsua izango da arlo honetan, “kutsadura” adibidez. Informazio hori eskuratzeko IKT-ak oso lagungarri izango dira ondoren bete beharko dituzten jarduerak aurrera ateratzeko izan ere, aurretik dakiten ezagutzaz gain, milaka informazio aurkitzea posible izango dute IKT-en bidez.
- Interesgarria izango da, etxerako bidalitako lanek IKT-ekin erlazioa izatea. Horretarako haurrentzat ezezagunak diren aplikazio edo tresna desberdinak aurkeztuko zaizkie gelan landutakoa edo etxean landu beharko dutena horietan islatzeko (prezi, goggle…). Normalean gizarten irakurtzeko testu asko egon ohi da eta informazio horretatik eskemak zein gakoak ateratzeko programa horiek oso baliagarriak izango dira.
Comentarios
Publicar un comentario