5.PRAKTIKA

             IKTekin loturiko arazoak ikusi ostean, irakasleak talde bakoitzari arazo bat zehaztu digu, non guk arazo horrekin nola jokautko genukeen eta lortu nahieko helburuak adierazi behar genituen. Gure egoera bideo baten bidez azaldu dugu eta nahiz eta bideo hau montatzen arazo edo zailtasun batzuk izan, lortu dugu lana aurrera ateratzea. Espero dut bideoa ikustea posible izatea eta formatu kontuengatik arazorik ez izatea. Hala ere, bideoan egindako eta azaldutako guztia hitzez azalduta utziko dut badaezpada ere.


Egoeraren azalpena: Laurak LH6 lan bat plagiatu du. Bere gurasoek internetetik ideiak besterik ez dituela hartu esaten dute.


Arazoa definitu: Cybercheating kasu baten aurrean gaude, lan baten plagioa baita arazoaren muina.


Helburuak ikasle eta gurasoekin: Gurasoei jakinaraztea internetetik ideiak hartzea ez dela gauza txarra, guztiz kontrakoa, baina ideia horiek dauden moduan lanean txertatzea ez dela zilegi. Ikasleak lana errepikatu beharko du, ideia horietaz baliatuz, bere diskurtso propioa sortuz. Bide batez, gainontzeko ikasleei ere azalduko zaie plagio kontzeptuaren esanahia modu praktiko batean.

Zer proposatzen duzue? Batetik, gurasoei ikaslearen lana eta plagiatu duena erakustea, plagio hori frogatzeko asmoz, ideiak hartu baino ideiak kopiatu dituela erakusteko. Bestetik, ikasleekin gai hau lantzea posible litzateke, eredu oker hau erakutsiz eta aldi berean, ideiak diskurtso propio nola bilakatu daitezkeen adieraziz eredu desberdinak erabiliz.

Hona hemen bideoa:




Comentarios

Entradas populares de este blog

3. GAIKO EMANGARRIA

6.PRAKTIKA