2.GAIKO EMANGARRIA
Gaurko klasean norberaren ikasteko inguru pertsonalaren inguruan hizketan aritu gara (PLE) eta Symbaloo programarekin norberak bere PLE-a sortu du.
Berde argiz dagoen blokea informazioa jasotzen dudan iturriena da. Bertan hainbat egunkari ikus ditzakegu bai euskarazkoak zein gaztelerazkoak. Ingelesezko pare bat ere jarri ditut, bada, "TED" webgunean hizketaldi oso interesgarriak publikatzen dituzte ingelesez eta sarritan ikusi ohi nituen. "CNN" egunkaria irakasle batek irakurtzera gonbidatu gintuen eta ordutik, "Facebook"-en jarraitzen dut, interesgarriak diren albisteak irakurtzen ditudan bitartean. "Twitter"-a ere kontsumitzen dut baina ez dut nire bizitza edo nire ideiak konpartitzeko erabiltzen, gainontzeko jendearen pentsamendu zein berriak irakurtzeko soilik erabiltzen baitut.
Berde ilunagoz agertzen direnak, arazoak sortzen zaizkidanean jotzen ditudan iturriak dira. Edozein zalantza dudala "Google"-era jo ohi dut eta askotan "Yahoo"-n ere kontsultatzen ditut nire zalantzak, jendeak bertan galderak erantzuten baitituzte. Azkenik, "Youtube"-n ere tutorial edo bideoak ikusi izan ditut batez ere tresna berriren batekin lan egin behar izan dudanean.
Arrosez ageri den blokea komunikatzeko erabiltzen ditudanena da. "Whatsapp"-a da horietan gehien erabiltzen dudana, nik informazioa transmititzeaz gain edozein zalantza izanda ere bertan norbaitek erantzuten baitit beti (arazoak sortzen zaizkidaneko blokean ere jartzea posible litzateke). "Instagram"-a eta "Facebook"-a bizitza pertsonalerako erabiltzen dut gehiago baina bertan ere konpartitzen dut nire informazioa zenbait argazki eskegiz. "Gmail"-aren bidez emailak elkarri bidaltzen dizkiogu eta "Drive"-a oso praktikoa da informazioa taldean sortzeko (horregatik agertzen da bloke laranjan ere) eta aldi berean taldekide guztien artean eskuragarri izateko. "Skype"-a ere ezarri dut bertan noizbehinka egin izan baititugu zenbait dei lagunen artean azalpenak emateko.
Bloke laranjean daudenak informazioa sortzeko erabiltzen ditudan tresnak dira. Bloke arrosean aipatu bezala "Drive"-a erabiltzen dugu informazioa sortzeko. "Prezi" eta "Power point"-a ere askotan erabili izan ditut, aurkezpenak egiterako garaian bi iturri hauek izan baitira gehien erabilitakoak. "Word"-a ere oinarrizkoa izan da nire bizitzan, ez dago asko esatekorik, gure bizitza "Word" programarik gabe ez bailitzake berdina izango. Mapa kontzeptualekin lan egiteko "Mindomo" eta "CMapTools" erabiltzen ditut nahiz eta bigarren hau nire PLE-an ez agertu (ez zidan esteka irakurtzen). Matematikari dagokionez, gogoan dut geogebra aplikazioa erabiltzen genuela grafikoak eta antzekoak irudikatzeko. "Kahoot" aipatzea falta zait, zenbait lehiaketa aurrera eramatea ahalbidetu digun tresna, klase orduei emozioa jarri dien iturria, jolasean ere ikastea posible dela ziurtatzen duen tresna. Eta azkena une honetan erbailtzen ari naizen "Blogger" da. Lehendik ere probatua nuen arren oraingo hau da gehien erabili dudan aldia eta egia esan oso eroso sentitzen naiz programa honetan.
Nire infografian adierazi bezala, nire identitatea babestea ez da garatuen dudan alderdia eta horren ondorio izan daiteke bloke urdinean bi "Antivirus" horiek agertzea. Onartu beharra dut ez dudala kontu handia izaten nire informazioa eskaintzerako garaian eta ohartu naiz aldatu behar dudan zerbait dela.
Asko gustatu zait "Symbaloo" programarekin lan egitea, oso bisuala eta azkarra da oso erabilgarria izateaz gain.

Comentarios
Publicar un comentario