2.GAIKO EMANGARRIA
Gaurko klasean norberaren ikasteko inguru pertsonalaren inguruan hizketan aritu gara (PLE) eta Symbaloo programarekin norberak bere PLE-a sortu du. Berde argiz dagoen blokea informazioa jasotzen dudan iturriena da. Bertan hainbat egunkari ikus ditzakegu bai euskarazkoak zein gaztelerazkoak. Ingelesezko pare bat ere jarri ditut, bada, "TED" webgunean hizketaldi oso interesgarriak publikatzen dituzte ingelesez eta sarritan ikusi ohi nituen. "CNN" egunkaria irakasle batek irakurtzera gonbidatu gintuen eta ordutik, "Facebook"-en jarraitzen dut, interesgarriak diren albisteak irakurtzen ditudan bitartean. "Twitter"-a ere kontsumitzen dut baina ez dut nire bizitza edo nire ideiak konpartitzeko erabiltzen, gainontzeko jendearen pentsamendu zein berriak irakurtzeko soilik erabiltzen baitut. Berde ilunagoz agertzen direnak, arazoak sortzen zaizkidanean jotzen ditudan iturriak dira. Edozein z...