2.PRAKTIKA
Gaurkoan irakurri berri dugun testu batetik ideia nagusiak atera eta aurkezpen bat egin dugu taldean. Aurkezpen hori prestatzeko, aurretik, irakurgaiaren ideia nagusiak azpimarratu ditugu eta ondoren, Piktochart erabiliz gure aurkezpena prestatu dugu. Oso luzea ez den arren, ideiak nahiko argi daudela uste dugu.
Aurkezpen honetan lehenik gaur egungo gizartea teknologia munduaren aldetik non kokatzen den adierazten da eta ondoren, IKTak zer diren eta haien baliagarritasuna azaltzen da. Ondoren, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzien dimentsioak (3) azaltzen dira eta horren ostean, azpikonpetentzia bakoitzaren adierazpen eta mailaketa egingo da, 3 maila egonik.








Comentarios
Publicar un comentario